XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Iampsup2;.r' = segundo bakoitzeko hartzailean bero-eran galtzen den energia.

7.6.- ENERGIA ELEKTRIKOAREN ERABILPENA.

Energia elektrikoa erabiltzeko beste energi mota bat bihurtu behar dugu.

Energia elektrikoa mekaniko bihurtzeko motoreak ditugu.

Behin energia mekaniko bihurtu ondoren, motore horiek mila erabilera izan dezakete: trenak higitzeko, makina-erremintak elikatzeko, etab.

Erabilera hauetako bakoitzean erabiliko dugun motoreak, bere baldintza bereziak izan beharko ditu, baina funtsean dagoena, energi bihurpen bat dugu eta ez besterik.

Ikasgai honetan ikusi dugun Joule efektua dela eta, korronte elektrikoak agertaraz dezakeen beroa zenbait kasutan erabilgarria dela aitortu behar dugu.

Besteak beste, ondoko erabilpen hauek ditugu: 1) Urtugarriak: Erresistentzia handiko (hari meheak) eta urtze-puntu apaleko (beruna, adibidez) eroaleak dira; beraietan zehar kalkulatuta izan direnerako baino korronte handiagoa pasatzen bada, urtu egiten dira.

Urtzerakoan zirkuitua eten egiten da, eta korronteak ez du biderik; horrela linea bera eta hari lotuak dauden aparatu elektrikoak babestuak geratzen dira.

2) Berokuntza elektrikoa: Aparatu elektriko hauetan, energia elektrikoa bero-energia bihurtzen da.

Eramaten dituzten eroaleak sekzio txikikoak eta oso luzeak izaten dira, leku txiki batean kabitzeko modukoak gehienetan; espiral moduan bilduak egon ohi dira.

Beren erresistentzia espezifikoa handia izan ohi da.

Erabilpenik ezagunenak: lisakinak, su elektrikoak, berogailuak, lehorgailuak, etab.

3) Goritasunagatiko argi elektrikoa: Elektrogailu hauek energia elektrikoa bero-energia bihurtzen dute eta gero bero hori argi-energia.

Honela daude eratuak: beirazko anpulu batean hutsa egin ondoren erresistentzia handiko eta urtze-puntu altuko harizpi bat sartzen da.